Apirilaren 25ean, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda: 

1.          2022ko martxoaren 28ko aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          Barrenkalea 6 eta 8 eraikinetako karkabak jabari publikora doanik zeditzeko eskaintza.

4.          Elosuko udal-frontoiaren ondoko lurzati baten doaneko zesioa, Elurmendi elkarteak egina.

5.          Agirre, Aldaiegia, Arane, Aritzeta, Askarruntz, Goiauzoa eta San Juan auzoak biztanlegoaren entitate singular gisa kalifikatzea.

6.          Laboratorium museorako egindako dohaintza onarpena.

7.          Olaso Dorrea Fundazioarekin 2021eko martxoaren 1ean sinatutako hitzarmenaren aldaketaren onarpena.

8.          Eguneko arretarako udal zerbitzua sortu eta zerbitzua arautzen duen araudiaren onarpena. 

9.          Iruzurraren aurkako planaren onarpena.

10.       Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Segurtasun Sailaren bitartez, eta Euskadiko udalen arteko Lankidetza hitzarmenari atxikipena.

11.       13. Kreditu aldaketa onartuz 2022ko martxoaren 30ean emandako Dekretuaren berri ematea.

12.       Eskaera eta galderak.