Bergarako Udalak Adikzioen V. Tokiko Plana egiteko martxan jarri duen prozesuaren barnean, herritarrei kontsulta egiteko bi esku-hartze egingo ditu maiatzean.

Alde batetik, herritar guztiei bideratutako galdetegia, une honetan, udalaren esteka honetan bete daitekeena.

Inkesta maiatzaren 2tik 31ra bitartean (biak barne) egin ahalko da. Herritarrak inkesta horretan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak, gaiaren inguruan gogoeta egin, eta ekarpenak egin ditzaten. Izan ere, guztion artean osatu nahi da plana.

Bestetik, gizarte eragile ezberdinen partaidetza-foroak antolatuko dira, maiatzaren 23ko astean zehar egitek,o eta bertan ere parte hartzeko gonbidapenak luzatuko dira hurrengo egunetan, eguna, ordua eta gunea zehaztuz.

Saioak proiektu honi laguntza teknikoa emateko kontratatu den SASOIA SL aholkularitza enpresako kide adituek zuzenduko dituzte.