Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero 'Atseden programa egoitzetan' eskaintzen du mendekotasun eta ezintasun egoeran dauden pertsonentzako; Aldi Baterako Egonaldien udako kanpainan izena emateko epea zabaldu da. Programaren helburua da zaintzaileei atseden ematea.

Mendekotasun eta desgaitasun egoeran dauden pertsonek egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera daukate. 15 egunekoak dira egonaldiak, eta urtean gehienera bi egonaldi egin daitezke.

Kanpaina berezietatik kanpo (opor garaiak: Aste Santua, Udara eta Gabonak), eskaerak egonaldia baino 20 egun lehenago egin behar dira.

Kanpainetara begira, udarako eskaerak egiteko epeak hauek dira:

Egonaldiak

 Eskaera egiteko azken eguna

Uztaila

Maiatzak 11

Abuztua

Ekainak 8

Iraila

Uztailak 13

Eskaerak egiteko Gizarte Zerbitzuetara jo behar da, aurrez BAZ arreta bulegoan hitzordua hartuta, udaletxean bertan, telefonoz (Bergaratik deituz gero 010 eta Bergara kanpotik deituz gero 943 77 91 00) edo baz@bergara.eus helbide elektronikora idatzita.

OHARRA: Herritarren Arretarako Bulegoara (B@Z) hurbiltzeko hitzordua hartu behar da