Soiartze Heras Moreno bergararrak irabazi du aurtengo Pentekoste jaietako kartel lehiaketa. Eta hala, ekainaren 3tik 7ra egingo diren jaiek badute irudia.

Guztira 5 lan aurkeztu dira, guztiak ere oso maila onekoak.

Herritarrek, Bergarako Udalaren webgunean, aurkeztutako lanen artean bat hautatzeko aukera izan dute. Guztira 242 pertsonak eman dute bozka Pentekoste jaietako kartela hautatzeko prozesuan.
Irabazle izan den kartelak, egileak 'Hainbeste denbora esperuan, murgiltzeko jai giruan' izenburua jarri dionak, 104 bozka jaso ditu webgune bidez. Bigarren bozka kopuru handiena 'Jai Joi Jura! izeneko kartelak izan du, guztira 81 bozka jaso ditu.

Bestetik, Udalak izendatutako epaimahaia BEART arte elkarteko bi ordezkarik, udal zinegotzi batek, Udaleko Berdintasun teknikariak eta komunikazio arduradunak osatu dute. Horien artean ere Soiartze Heras Morenoren 'Hainbeste denbora esperuan, murgiltzeko jai giruan' izeneko kartelak jaso du bozka kopuru handiena.