Ekainaren 3tik 7ra egingo dira 2022. urteko Pentekoste jaiak Bergaran. Gorka Artola alkatea herritarrei zuzendu zaie. Kartel irabazlea zein izan den iragarri eta hurrengo egunean, jaiei hasiera emateko Jai Batzordeak hautatu duen eragilea nor izango den jakinarazi du. Aspaceko lagunak izango dira. Elkartea Gipuzkoan sortu zeneko 50. urteurrena ospatzen ari dira. Zorionak Aspace!