'EKINola Etorkizuna zure eskuetan’, ekintzailetza jardunaldiak bigarren urtez egingo dira Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan, ekainaren 13tik 15era bitartean. Miguel Altuna Lanbide Heziketak, Bergarako Udalak eta Enpresarek antolatu dituzte elkarlanean, Debagoieneko Mankomunitatearen eta Tknikaren laguntzarekin. Tazebaez aholkularitza taldeak dinamizatuko dituzte.

Ideia berri eta berritzaileak dituzten eta ekintzaileak diren gazteei zuzendutako jardunaldiak dira; horien bidez, autoenpleguaren inguruan sentiberatze lanketa eginez, enpresen eta ekintzaileen arteko harremana sortu, elkar ezagutza sustatu, eta negozio ideia berritzaileak partekatu eta landu nahi dira.

Gazteek proposatuko zaizkien erronken inguruko ideiak aurkezteko aukera izango dute, eta baita horiek garatzeko dauden bitartekoak… ezagutzeko aukera. Elkarren beharra dute enpresek eta ekintzaile gazteek, eta jardunaldi hauek horretarako zubia ere badira.

Bergarak historikoki izan du ekintzailetasunerako grina. Ekimen honekin izaera hori indartu eta sustatu nahi da, gazteei enpresetan txertatzeko bidea egiten laguntzearekin batera.

Ekintzailetasuna sustatzeko Udalak lantzen dituen ekimenen osagarria da jardunaldi hau.

Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroak ikasturtean zehar egiten duen lana bultzatzeko ere tresna baliagarria dira, izan ere, Lanbide Heziketan ikasleak laneratze bidean jartzen dira, eta urtez urte lantzen da ekintzailetasuna. Jardunaldietan, iaz egin zuten moduan, espazio bat dute garapenerako. Eta eskualdeko enpresak aurrez aurre ezagutzeko aukera dute parte hartzaileek.

Gazteek haien ideiak aurkeztu eta garatu ondoren, lehiaketa egingo da. Ideia irabazleari 1.000 euroko saria emango zaio. 

Enpresa batzuk ere omenduko dira. 

Hiru egunetan egingo dena elkar lotuta dago. Lehen egunean, ekainaren 13an, erronkak aztertu eta ideiak sortzen hasiko dira. Ekainaren 14an, berriz, negozio ereduak landu eta prototipoak sortuko dituzte. Azken egunean aurkeztuko dituzte ideiak eta haiek garatzeko proposamenak. 

Izen-ematea: maiatzaren 23tik ekainaren 3ra arte. Telefonoz: 943899272 eta 688815070 edo urratsbat@maltuna.eus emailean. 

 

PROGRAMA

 

EKAINAK 13 – ERRONKAK AZTERTUZ ETA IDEIAK SORTUZ 

• 09:00-09:15 Aurkezpen Orokorra 

o Ainhoa Lete 

o Joxu Arana 

o TAZEBAEZ (Mahai-inguru eta dinamikara sarrera) 

• 09:15-10:00 Proiektu ekintzaileen aurkezpenak eta mahai-ingurua 

o Mutiloako ostatua 

o Garau 

o Eskura Mobile *Ekintzaile bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du 5 minututan eta ondoren 30 minutuko mahai inguru bat antolatuko da. 

 

• 10:00-10:30 Erronken identifikazioa 

• 10:30-10:45 Kafea 

• 10:45-11:30 Ideazio prozesua 

• 11:30-12:00 Ideien sailkapen eta aukeraketa 

 

EKAINAK 14 – NEGOZIO EREDUAK LANDUZ ETA PROTOTIPOAK SORTUZ 

• 09:00-09:30 Negozio eredu eta prototipoen aurkezpena 

• 09:30-10:30 Negozio ereduaren lanketa 

• 10:30-10:45 Kafea 

• 10:45-11:45 Prototipoen lanketa 

• 11:45-12:00 Prototipoaren grabazioa 

 

EKAINAK 15 – PITCHING-A ETA IRTENBIDEEN AURKEZPENA 

• 09:00-09:15 Debagoienean ekiteko baliabideak (laguntzak eta dirulaguntzak) 

• 09:15- 09:30 Pitching-aren azalpena 

• 09:30-10:30 Pitching-aren prestakuntza 

• 10:30-10:45 Kafea 

• 10:45-11:15 Aurkezpenak 

• 11:15-11:30 Sari banaketa

• 11:30-11:50 Enpresei omenaldia 

• 11:50-12:00 Jardunaldiaren itxiera