Azokako aparkalekua, bihar maiatzak 31, goizeko 08:00etarako, hustu egin behar da, txosnagunea bertan jarriko baita aurten. Egun horretan bertan hasiko dira gunea muntatzen, eta ekainaren 9an amaituko dute gunea desmuntatzen.

Bestetik, Barrakek ohiko hilerriko aparkalekuko eremua hartuta, ohi bezala, Matxiategi kalea aparkatzeko gaitu da, poligonoan ere aparkatzeko gunea egongo da, eta jai egunetan eskoletako patioak ere zabalik egongo dira.

Trafikoari dagokionez, bi ohar: ekainaren 3an, 15:00etatik aurrera, Matxiategi kalean postuak muntatzen hasiko dira, eta horiek muntatu bitartean errail bat (herri barrura doana) itxita egongo da. Autobusek pasatzeko aukera izango dute.

Ekainaren 5ean, berriz, goitibeheren ekitaldirako, San Martzial bide guztia kotxez hustu egin behar da, eta San Martzialera bidean trafikoa moztuta egongo da 15:30 eta 18:30 bitartean.