Boluko malda egonkortzeko 2. faseko proiektu tekniko aldatua idazteko adjudikazioa emergentziaz “Sestra Ingeniería y Arquitectura SL” enpresari esleitu zitzaion martxoan, 18.143,95 eurotan (BEZ barne).

Hori aurkeztuta, apirilaren amaieran, 519.458,43 euroko (BEZ barne) lizitazio oinarria zituzten baldintza administratiboen eta teknikoen pleguak onartu ziren, lanen kontratazioa prozedura irekia eta arruntaren bidez eta irizpide-aniztasunez egiteko.

Proposamenak aurkezteko epea amaituta, honako hiru enpresek hartu dute parte kontratazio prozeduran:
- Construcciones Zubieder, S.L.
- Ténicos en Estabilizaciones e Inyecciones, S.A.
- Ekin Eraiketak, S.L.

Legezko epeei jarraiki, eta ondo bidean, aurreikusten da kontratua uztailaren lehen hamabostaldirako sinatuta izatea. Behin kontratua sinatuta, obrak 6 hileko epean amaitzea aurreikusten da.

Egingo diren lanak hurrengoak izango dira:

• Gainazaleko lur irristatzeetarako hesi malgua. Azaleko irristaketen eragina geldiaraztea du helburu. Hesia egun dagoenari erantsita joango da, eta haren bi aldeetan zabalduko da. Hesi iragazkor bat da, eta, beraz, "debris flow"-aren inpaktua gelditu ondoren, material finenek eta ur-fluxuek langa zeharkatzen dute abiadura arindu ondoren. Bidegorriari erantsitako ezpondaren buruan indusketa bat egitea planteatzen da.

Horren helburua bikoitza da: batetik, hesi malgua egiteko espazioa prestatzea (hesiaren ainguraketa-eremua garbitu eta saneatzeko), eta, bestetik, hesia mantentzeko eta garbitzeko espazio bat sortzea (atxikitako materialak kendu ahal izateko).

• Bidegorri-pasabidearen kanpoko ertzean hesi estatiko bat, irristatzeen aurkako segurtasun-hesi erredundantea izango dena. Hesi malguarekin bezala, bi aldeetan dagoena handituko da.

• Bidegorriko plataformaren drainatze-sistema hobetzea.