Datorren ekainaren 19an, igandea, Aranzadi Zientzia Elkarteak Dolmenen Ibilbideari buruzko argitalpen bat aurkeztuko du Karakaten egingo den ekitaldi batean. Liburu hau Telesforo Aranzadi bilduman argitaratuko da, eta besteak beste, Jesus Tapia arkeologoak idatzi du, azken urteotan Dolmenen Ibilbideko indusketen zuzendaria izan denak. Liburua 5 euroan erosi ahal izango da, Laboratorium Museoan Bergaran, Aita Agirre Kulturgunean Elgoibarren, eta Soraluzeko Udaletxean.

Liburuaren aurkezpen ekitaldia Karakateko aparkalekuan izango da, eta goizeko 11:00etan hasiko da, proiektuan parte hartzen duten hiru udalerrietako ordezkari politikoen hitzaldiarekin: Bergara, Elgoibar eta Soraluze. Ondoren Jesus Tapiak liburua aurkeztuko du. Jarraian, 11:30ean haur eta gaztetxoentzako historiaurreari buruzko tailerrak izango dira, Hezur Museoko José Julián Márquezen eskutik. Azkenik, 12:30ean salda eta txorizoa banatuko zaizkie bertaratutakoei. Ekitaldira joaten direnek liburuaren ale bat eskuratu ahal izango dute doan, izakinak agortu arte.

Aurkezpenaren egunerako Karakatera igotzeko autobus zerbitzua antolatu da. Mendiola Industrialdetik abiatuko da, Estazino kaleko autobus geltokian eta San Andresen egingo ditu geldialdiak eta Karakateko aparkalekuraino igoko da. Ordu erdiro irtengo da. Jeisteko ere geldialgi berdinak egingo ditu. Igotzeko lehen zerbitzua 09:00etan izango da, eta jaisteko azkena 13:30ean. Soraluzeko Udalak San Andresetik Karakatera doan errepidea itxiko du 09:00etatik 13:30era. Ekitaldira joan nahi dutenei oinez edo autobus zerbitzua erabiliz bertaratzea gomendatzen zaie.

Aurtengo indusketak
Aurten Maurketa eta Kurutzebakarreko dolmenak indusiko dira. Indusketak maiatzaren 29an hasi dira, eta horretarako Aranzadik, urtero bezala, boluntarioak eskatu ditu. Interesa duenak jtapia@aranzadi.eus helbidera idatzi dezake.

Arloa: