San Martzial eguneko ospakizunak ohi bezala, bihar, ekainak 30, hasiko dira. Ospakizun handia, erromeria, igandean, uztailaren 3an egingo da. Udalaren webgunean dago egitaraua ikusgai, eta bertan jasotzen dira ere egunari lotutako oharrak. Azken hauei lotuta, bi gogorarazi nahi dizkie Bergarako Udalak herritarrei.

Batetik, eta ibilgailuen kopurua gutxitzeko, uztailaren 3an, erromeria egunean, San Martzialerako HERRIBUS ZERBITZUA izango da egunean zehar, goizean 9:30etik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:30era. Geltokiak Oxirondo plazan eta San Martzialen izango dira.

Beraz, San Martzialerako bidea trafikorako itxita egongo da 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara; eta egun horretan ezingo da zelaira autorik sartu, bertara jeneroa daramatenak izan ezik.

Bestetik, San Martzialeko erromeria egunerako zelai-gunea eta ingurua txukuntzeko lanak egin behar izaten dituzte Udaleko langileek urtero. Hori dela-eta, herritarrek mahaia jartzeko erreserbatuta zituzten guneetako zintak kendu egin behar izan dituzte lan horiek aurrera eramateko. Hurrengo urteetara begira ere herritarrei eskatzen zaie zintarik ez jartzeko, udaleko langileek berdin jokatu beharra izango dutelako.

EGITARAUA

 

 

Arloa: