Uztailaren 4an hasi eta abuztuaren 18ra bitartean Boluko igogailuetarako pasabideak konpontzeko egingo diren lanak direla-eta, igogailuetako batzuk tarteka itxita egongo dira:

  • Uztailaren 4tik abuztuaren 15era, Koldo Eleizalde 24 pareko igogailua.

  • Uztailaren 7tik abuztuaren 18ra, Koldo Eleizalde eta Iriburu kaleak lotzen dituen igogailua.

Lanok 'Construcciones Zubieder SL' enpresari 139.256 eurotan (BEZ barne) adjudikatu zitzaizkion. Obren zuzendaritza, berriz, 'Sestra Ingeniería y Arquitectura SL' enpresari 12.705 eurotan-(BEZ barne) adjudikatu zitzaion, proiektu teknikoa, halaber, azken honek idatzi du. Horretarako adjudikazioa 17.545 eurotan (BEZ barne) egin zitzaion adjudikazioa.