Pandemia aurreko baldintzatan egingo dira San Martin jaiak. Danborradak, hortaz, egingo dira aurten. Horietan parte hartzeko baldintzak hurrengoak dira:

HELDUEN DANBORRADA

-Helduen danborrada irailaren 15ean, osteguna, gaueko 22:30ean izango da. Udal biltegitik irtengo da.
-Irailaren 1a baino lehen udaletxean jakinarazi beharko da:
-Parte hartuko duen taldearen izena.
-Taldekide kopurua.
-Taldeak danborra ala barrika joko duen zehaztea.
-Taldeko zuzendariaren kontaktua: izen abizenak eta telefonoa.
-Zuzendariak, musika bandako zuzendariarekin egingo den entsegu saiora joan beharko du. Saio hori irailaren 1ean, astelehena, izango da 18:00etan Musika Eskolan.
-Entseguetara joan beharko da irailaren 5, 7, 8, 12, 13 eta 14an.
-Entseguak 20:00etan izango dira Seminarioko karpan.

-Izena emateko moduak:
gazteria@bergara.eus helbidera idatzita.
010 telefonora deituta – luzapena 1090.
-Talde bakoitzaren ardura izango da banderak lortu eta danborradan eramatea (bandera eramaileak ere talde bakoitzak lortu beharko ditu, ahal dela emakume bat eta gizon bat). Talde bakoitzak gehienez bi bandera eramango ditu.
-Taldeen osaketari begira: gutxienez 20 lagun / gehienez 36.
-Orain arte parte hartu duten taldeek zuzendarien whatsapp taldean adierazi beharko dute talde kopurua.

HAURREN DANBORRADA

-Haurren danborrada irailaren 16an izango da, ostirala, 18:30ean udal biltegitik hasita.
-Japoniar moduan joango diren haurrak dagoeneko izendatuta daude. Ikastetxeen bitartez egiten da partaide hauen aukeraketa.
-Haurren danborradan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:
-Entseguetara joan beharko da irailaren 5, 7, 8, 12, 13 eta 14an.
-Entseguak 19:00etan izango dira Seminarioko karpan.
-Haur txikien taldeetako zuzendariak entseguetara aukeratuko dira.
-Haurrek beraien danborrak erabili ahal izango dituzte, edo udalak utziko die danbor bat. Txikienen kasuan etxeko danborrarekin ibiltzea aholkatzen da, udalekoak pisutsuagoak direlako.
-Ez da inon izenik eman behar, entseguetara etortzearekin nahikoa da.
-Danborradan eta entseguetara parte hartzeko gutxieneko adina 4 urte (4 urte beteta edo 2022an betetzear).
-Haurrek entseguetara udaleko danborra erabili behar badute gerrikoa ekarri beharko dute danborra lotu ahal izateko.