Euskaraldiaren hirugarren edizioa 2022. urteko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da. Egun horietan egingo den ariketa soziala prestatzeko dinamika, baina, irailetik aurrera hasi da herrietan eta hori dinamizatzen Andrea Gonzalez Bergararra arituko da gure herrian, Jardunek eta Udalak egindako kontratazioaren bitartez.

Kazetaritza ikasi du eta gaur egun ekitaldien antolakuntza eta kudeaketa ikasten ari da Gonzalez. Euskarazko edukiak ere sortzen ditu sare sozialetan.

Bulegoa ere izango du Euskaraldiak, Barrenkalea 35ean. Sarrera Kruz Gallastegi aldetik.

 

Herritarrei deialdia

Prestaketak bideratzeko herri mailako mintegia irailaren 27an, 18:30ean egingo da. Euskaraldiaren aurreko bi ediziotan parte hartu duten herritarrak, zein lehen aldiz parte hartzeko interesa dutenak gonbidatuta daude.

Bergarako udalbatzak, bestetik, uztailaren 18an egin zuen osoko bilkuran onartu zuen, aho batez, Bergrako  Udalak Euskaraldiaren 3. edizioan parte hartzea.

 

Arloa: