2030 urtera begirako Klima eta Energiari buruzko Tokiko Plana diseinatzeko asmoz, Bergarako Udalak “Bergara 2030 bizi energia” izeneko prozesua abiarazi zuen martxoan. Lehenik eta behin, prozesuaren jarraipenaz eta zuzendaritzaz arduratzen ari den lantaldea osatu zen eta une honetan herriko egoeraren inguruko diagnostikoa idazteko fasean murgilduta dago Udala (energia jasangarritasunaren inguruko eta klima-aldaketa arintzeari eta egokitzapenari buruzko azterlana).

Prozesu osoan zehar herritarren ikuspuntua eta iritziak jasoko dira, eta diagnostikoan ere bergararrek ekarpenak egiteko aukera izango dute. Udalak horretarako hainbat baliabide aurreikusi ditu (klimaren aldeko mahai eragilea aurkeztu zen apirilaren bukaeran, herritarren sektore ezberdinekin gaikako gogoeta-saioak antolatuko dira, eta abar). Baliabide horien artean herritarrei zuzendutako online inkestak daude. Ekaina eta uztaila artean egin bezala, orain ere herritarren iritzia jasoko du inkesten bitartez.

  • Inkesten galdetegia hemen aurki daiteke: Inkesta.

  • Osatzeko epea: 2022ko irailaren 30era arte.

    Inkesten emaitzak aztertuta gehitu egingo dira diagnostikoan. Diagnostikoaren fasearen ostean, Bergarako Udalak Klima eta Energiari buruzko Tokiko Plana prestatzeko parte-hartze saioak antolatuko ditu.

 

Arloa: