Bergarako Udalak, Lokatza Ziklismo Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatuta, helduei zuzendutako bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroak egingo dira Bergaran. Ordu eta erdiko lau saio izango dira, irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4an eta 6an (astearteak eta ostegunak), 16:30etik 18:00etara.

Ikastaroa doakoa da, baina aurrez izena eman behar da, Agorrosin Ekintza Gunean. Informazio gehiagorako 649 69 33 02 telefonora deitu behar da.

Arloa: