Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udalak 2023ko egutegia argitaratzeko asmoa du, herritarren argazkiekin hornituta. Hori dela eta, deia zabaltzen zaie bertan publizitatea jarri nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrei. Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta, beraz, publizitatea logotipo moduan joango da. Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan. Horretarako azken eguna azaroaren 5a izango da. Harremanetarako telefonoa: 943779129