San Joxepen kokatuta dauden Bergarako ortu komunitarioetako lursailak esleitu dira, urriaren 5ean egindako zozketaren bidez. (Ikus emaitza)

75 lursail banatu dira orain, eta beste 21 daude erabilgarri. Ortuen esleipena bideratzen denean, epez kanpo jaso diren eskaerak tramitatzen hasiko da Udala, jaso diren hurrenkeran. Orain ere, interesa duten herritarrek eskaera egin dezakete. Urriaren 5ean egindako zozketan beste 21 lursail horiek banatzeko hurrenkera ere erabaki da. (Ikus planoa)

Esleipena behin betikoa izateko eskatzaileek deialdiaren oinarrietako 3. puntuan ezarritako bi baldintzak bete beharko dituzte:

1. 50 euroko fidantza ezartzea, transferentzia honako kontu korrontean eginez: KUTXABANK 2095 5070 79 1061075569 Kontzeptuan: partzela zkia. adierazita nahikoa da.

2. Udalak antolatutako baratzegintza ekologikoari buruzko ikastaroa aurretiaz osatzea.

Baratzegintza ekologikoari buruzko ikastaroa egiteko bi data ezarri dira, esleipendun bakoitzak horietako bat aukeratu beharko du:

DATAK: 2022ko urriaren 22a eta 2022ko urriaren 29a.

ORDUTEGIA: 9:30-13:30

TOKIA: Bergarako ortu publikoen parkea (San Joxepen)

HIZKUNTZA: 2022ko urriaren 22ko saioa euskaraz izango da eta 2022ko urriaren 29koa elebitan.

Ikastaroak antolatu ahal izateko, eskatzen dizuegu, mesedez, aurretiaz izena eman dezazuen zein saiotan parte hartu nahi duzuen negia@bergara.eus helbidera mezua bidaliz edo 943779156 telefono zenbakira deituz.

Informazio guztia HEMEN.

 

 

Arloa: