Ostiral honetan, urriaren 14an, emango zaio hasiera Bergarako Seminarixoa aretoan, Danbaka Musika Lehiaketari. Hogei taldek hartuko dute parte. Abenduaren 16ra bitartean, bost kontzertu antolatuko dira eta bakoitzean lau taldek joko dute. 12 urteren ostean, bueltan dator Danbaka; oraingoa bosgarren aldia izango da.

Lemak (Bergara, Antzuola), Kiimak (Antzuola), The Clayton (Aramaio) eta Jasan (Aretxabaleta, Eskoriatza) taldeak ariko dira lehen kontzertuan, 21:30ean hasita.

Hogei talde, bost kontzertu eta finala

Debagoieneko askotariko hogei musika taldek hartuko dute parte. Bost kontzertu izango dira.

Honako hauek: urriaren 14an, Lemak (Bergara, Antzuola), Kiimak (Antzuola), The Clayton (Aramaio) eta Jasan (Aretxabaleta, Eskoriatza); urriaren 28an, Eyharts (Bergara, Inguma (Oñati), 112 (Arrasate) eta Letagin (Oñati); azaroaren 11n, Aiert (Oñati), Sukena (Oñati), Broken Legacy (Oñati) eta Balarrasa (Aramaio); azaroaren 25ean, Ktarsia (Bergara), Iluminatizz (Aretxabaketa, Otxandio),

Erromintxelak (Arrasate, Bergara) eta Etxepe (Arrasate); eta abenduaren 16ean, Orhi (Bergara), Arragoa (Bergara), Islabat (Bergara, Elgoibar) eta Sindy Berbenas (Arrasate).

Finala urtarrilaren 13an jokatuko da, epaimahaiak aukeratutako hiru talde onenen artean.

Sarrerak

Kontzertuetarako sarrerak 4 eurotan salduko dira Seminarixoan bertan, kontzertu egunetan; Goienakideak doan sartu ahalko dira, Goienaren aplikazioa erakutsita, eta Goienakide ez izan arren Goienaren aplikazioa deskargatuta dutenek 2 euro ordainduko dute sarrera.

Goiena Komunikazio Taldeak antolatzen du lehiaketa, Bergarako Udalaren laguntzarekin.

Sanprubusa eta chill out gunea plazan

Aretoaren kanpoaldean, San Martin plazan, chill out gunea egokituko da. Taldeen arteko etenetan, musika emanaldiak izango dira. Ostiral honetan, Unai Cantabrana musikari elgetarraren akustikoarekin. Doan.

San Martin plazan Sanprubusak emango du taberna zerbitzua. Bestalde, Seminarixoa aretoan jarlekuak kendu egingo dira eta taberna txiki bat jarriko da.

31 talde aurkeztu dira

31 talde aurkeztu dira, orotara, lehiaketaren bosgarren edizio honetara. Horietatik hemeretzi epaimahaiak aukeratu ditu eta azkena, hogeigarrena, publikoak, boto bidez. 112 taldea aukeratu du publikoak. Orotara, publikoaren 1.200 boto jaso dira.

Epaimahaia honako hauek osatzen dute: Julen Narbaiza musikazalea eta, besteak beste, Txibisto aretoko arduradunetako bat izandakoa; Kristina Markina, Bergarako Udaleko Kultura zinegotzia; Iñigo Ugarte, musikari oñatiarra; Nerea Loron La Furia, rap abeslari eta sortzailea; eta Aitor Aldanondo, musikari bergararra.

Informazio gehiago www.danbaka.eus webgunean. 

 

Arloa: