Bularreko Minbiziaren Eguna da bihar, urriak 19. Testuinguru horretan hartu zituzten udal ordezkariek, Alkatea buru, Katxalin elkarteko kideak udaletxean.

Katxalin elkarteak egiten duen lanari harira, Bergarako Alkateak esan du, "beharrezkoa da horrelako egunak egitea, bularreko minbiziaren errealitatea presente egon dadin, eta gisa honetako gaitzetan prebentzioak duen garrantzia azpimarratzeko. Lan horretan nekaezinak dira Katxalineko lagunak”. Bularreko zein minbizia ginekologikoa duten emakumeak haien gaitzaren prozesuan bidelagun izaten egiten duten lanagatik zoriondu eta eskerrak eman dizkie, beste behin ere.

Egunotan gaia bistaratzeko egingo diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak Bergarako herritarrak. Larunbatean, hilak 22, mahai jarriko dute Irala kalean, informazioa eman, eta materialarekin. Urriaren 30ean, igandearekin, berriz, Katxalin Martxa Solidarioaren 8. edizioa egingo da, goizeko 11: 00etan Donostiako Alderdi Ederren.

2021. urtean Royde enpresak bi xingola egin zizkien Katxalineko kideei, horietako bat udaletxean jarri da. Aurtengo edizioa Goizper enpresak lagundu du.