Uztailean aurkezpena egin ondoren, 'Arrizuriagaren etorkizuna eraikitzen' partaidetza prozesua irailaren amaieran abiatu zen bilera ireki batekin. Herritarrek eraikinari eman nahi dizkioten erabilera desberdinen inguruko informazioa jaso zen. Hurrengo urratsa azaroaren 16an, asteazkenarekin, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan egingo den bilera irekia izango da, eta kudeaketari buruz hitz egingo da bertan. 

Bilera hobeto antolatzeko galdetegi hau betetzea eskatzen da.

Bergarako Udalak Goitu Eraikuntzak S.L.ri lanak esleitzea eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako dirulaguntzak (Euskal Kultura Ondarearen balioa nabarmentzea eta zabaltzea).

Alkateak 2022ko martxoaren 24an emandako dekretu bidez erabaki zen Arrizuriaga eraikinaren inguratzaile osoaren obrak egitea, eta O kotarainoko lanak egitea, horrela Arrizuriaga eraikinean –kultura-jardueren erabilera anitzeko espazio gisa– erabilera berriak integratzeko lanak “Goitu Eraikuntzak SL” enpresari 547.964 eurotan (BEZ barne) adjudikatu zitzaizkion.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez (maiatzaren 25eko Euskal Herriko Agintzaren Aldizkaria, 100.zk..), 2022-2024 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko diru laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen. Ekainaren 6ko EHAOeko, 108. Zenbakian, agindu horren hutsen zuzenketa argitaratu zen, eta 16.1 eta 16.2 artikuluetan aldaketak egin ziren.

2022ko ekainaren 13an Bergarako Udalak aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko diru laguntza eskatu zuen hurrengo gastuak argudiatuz: Arrizuriaga eraikinaren inguratzaile osoaren obrak egitea eta 0 kotaraino lanak egitea, Horrela Arrizuriaga Eraikinean _Kultura_ jardueren erabilera anitzeko espazio gisa – erabilera berriak integratzeko, 1-2 faseen exekuzio proiektu teknikoaren gauzatze lanak 593.204,91€, Osasun eta Segurtasun koordinatzailea 6.050,00€ eta Obra Zuzendaritza 17.908,00€, Guztira 617.162,91€.

Kultura Sailburuordearen ebazpen bitartez, Bergarako Udalari 235.215,00€ko diru-laguntza eman dio (2022-78.405,00€, 2023-78405,00€ eta 2024-78405,00€) Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko.

Arloa: