Euskaraldira ekuadorrera heldu den momentuan, gogora ekarri nahi ditugu euskara sustatzeko konpromisoa hartu duten Bergarako entitateak, eta zehazki 'Harixa' programan ari direnak. Haien bitartez ere gauzatzen ari gara herritarrak Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizio hau. 

Lan munduan euskara sustatzeko helburuarekin 'Harixa' programa sortu du Bergarako Udalak. Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroan urriaren 25ean egindako ekitaldian Bergarako 38 entitatek hitzarmena sinatu zuten. 2021. urteko maiatzaz geroztik lanean dihardute hainbat eragilek 'Harixa' programaren barruan. Lan-mahaiak egindako lanaren emaitzetako bat da hitzarmen hau.