Ohi bezala, haurrentzat egitaraua prestatu da. Abenduaren 15ean hasi eta urtarrilaren 5era arte hainbat ekimen egingo dira. Olentzero eta Mari Domingiri eta Errege Magoei ongi etorria pandemia aurreko baldintzatan egingo dira.

Haurrentzat jolasak egingo dira Labegaraietan, Udal pilotalekuan eta ur jolasak Agorrosinen. Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak uzteko gunea prest dago udaletxeko atarian. [EGITARAUA

Erakusleiho lehiaketa

Komertzioek izena eman ondoren, abenduaren 13tik 18ra bitartean bozkatu ahal izango dute herritarrek, udal webgunearen bitartez. Abenduaren 20an, 10:00etan egingo da sari banaketa, saritutako merkataritza establezimenduetan. 

Abenduaren 24ko merkatu txikia

San Martin plazan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaienez, abenduaren 24ko merkatu txikia lekuz aldatuko da, Katabia plazara, hain zuzen ere. 

Argiak

Argiztapen aldia: 2022ko abenduaren 12tik 2023ko urtarrilaren 6ra arte.

Ordutegia: 18:00 – 21:30 arte. 

Aurreko urteekin alderatuta, gutxitu egin dira egunak eta orduan, energia kontsumoa murrizteko helburuarekin. 

Gabonetako argiak eta apaingarriak alokatu, muntatu eta desmuntatu eta mantentzeko zerbitzuaren kostua:20.824,1€ (BEZ barne).

Argiztatzeko eremuak: 

Kaleak eta plazak: Barrenkalea, Bidekurutzeta, Artekalea, San Pedro, Ibargaraiko biribilgunea, Espoloiko parkea, Domingo Irala kalea, Fraiskozuri plaza.

Auzoetarako sarrerak eta beste gune batzuk: Bolua, San Lorentzo, Labegaraieta.

 

Bergararako sarrerak: Biribilguneak: San Antonio: Biribilgunea eta Jaiotza, San Lorentzo (Eroski-ITV biribilgunea).

 

Beste batzuk: Udaletxeko fatxada, Oxirondo azokako sarrera, Agorrosin kiroldegiko sarrera, Simon Arrieta plazako 2 zuhaitz, Boluko 2 zuhaitz, Matxiategi kaleko zuhaitz bat.