Urtarrilaren 28an egingo den Umorea eta generoa: “Barrez lehertzen” tailerrak itxiko du urtarrila arteko Bergarako emakumeendako Jabekuntza Eskolaren eskaintza. 

Bea Egizabal Ollokiegik eta Paki Caballero Martinek dinamizatuko duten saioa urtarrilaren 28an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 18:30etara egingo da Agorrosinen. Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da 943 779 100 telefonora deituta edo berdintasuna@bergara.eus helbidera idatzita. Tailerraren hizkuntza izen-emateen arabera erabakiko da. 

“Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez diruditenak.... ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Sudur gorri batekin kamuflatuta anonimotasuna mantenduko dugu”, horrela aurkezten dute saioa dinamizatzaileek.

Arloa: