Urtarrilaren 30ean, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

 

Gai-zerrenda: 

1.          2022ko abenduaren 19ko bileraren aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          Bergarako adineko pertsonen kontseiluaren erregelamenduaren onarpena.

4.          Ordainsariak handitzeko proposamena.

5.          2022ko 4. hiruhilekoari dagokion Aurrekontuaren exekuzioa (Udala, Euskaltegia eta Mizpirualde).

6.          Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2022-4 epea (Udal administrazioen Fakturen erregistroa eta berankortasuna).

7.          Udal aurrekontuaren 16. kreditu aldaketa onartuz emandako Dekretuaren berri ematea.

8.          Mugiment Kirol Txartelari buruzko hitzarmenaren onarpena.

9.          Eskaera eta galderak.

Arloa: