Erramu Zapatuan, apirilaren 1ean, artisautza, elikagai eta bestelako postuak jarri nahi dutenek martxoaren 6ra arte (hori barne) aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, horretarako epea luzatu egin baita. 

Postuak San Martin plazan, Ibargarai kalean, Seminarioko patioan eta Simon Arrieta plazan jarriko dira, 08:30etik 14:30era. 

Tramitaziorako informazio osoa, oinarriak, inprimakiak, etab. hemen.

Argibide gehiago Udaletxeko Hirigintza sailean, San Martin Agirre plaza 1, 2. solairuan, telefonoz: 943 779 100 - luz. 1230. 

    Oharra: Talo postua eta Eusko Labeldun produktuak erretzeko postuen eskaeretan ez da aldaketarik egin. Horietarako eskaerak aurkezteko epea martxoaren 8an amaituko da.