Maiatzaren 28an, 18:00etan, San Martin plazatik hasita, Mokoloblok Bergarako kale-blok topagunea ospatuko da, eta bertan parte hartzeko epea maiatzaren 12an bukatuko da.

Parte hartu ahal izango dute eskalatzen aritzen diren 14 urtetik gorakoek. Adinez txikikoek gurasoen edo legezko ordezkariaren baimena bete beharko dute. HEMEN.  Parte hartzaile guztiek bezala, adin txikikoek ere parte hartzeko orria ere bete beharko dute. Gurasoen edo legezko ordezkariaren baimenik aurkeztu ez dutenek ezingo dute topaketan parte hartu.

Antolakuntzak parte hartzaileen gehieneko kopuru bat jarriko du, eta onarpena izena emandako ordenaren arabera egingo da. Onartuak izan diren parte hartzaileek maiatzaren 28an 17:30erako San Martin plazan aurkeztu beharko dute.

Topagunean parte hartuko duten eskalatzaileek eskalatzeko behar duten material pertsonala eta katu oinak ekarri beharko dituzte. Ahal dutenek beraien koltxoneta ere ekarri beharko dute.

Antolakuntzak seguru bat egingo die topagunerako izen ematea behar bezala egin duten eta onartuak izan diren parte hartzaile guztiei.