Ekainaren 8ra arteko epea dago Bergarako Udalak Arizondo argazkizale elkartearen laguntzarekin antolatutako XXXII. Kirol Argazki Lehiaketan parte hartzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den edozein afizionatuk parte har dezake. Horretarako, 40x50 zm-ko argazkiak aurkeztu beharko ditu, zuri-beltzean edo koloretan, laborategiko edozein teknika edo prozedura erabilita. 

Argizaiola” lehiaketarako sailkatzeko baliagarria da lehiaketa hau. 

Lanak udaletxera eraman daitezke zuzenean edo posta zertifikatuz bidali helbide honetara: Agorrosingo kirol gunea (Argazki Lehiaketa), Boni Laskurain, 21 20570 Bergara (Gipuzkoa), ekainaren 8a baino lehen. Erabakia ekainaren 11n hartuko du epaimahaiak.

Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak Aroztegi aretoan egongo dira ikusgai, 2023ko ekainaren 16tik uztailaren 2ra bitartean. Sari banaketa, berriz, ekainaren 16an, 20:00etan egingo da Aroztegi aretoan. 

Bi kategoriatan sari berdinak emango dira: 

  • Lehen saria: 210€ eta garaikurra. 
  • Bigarren saria: 180€ eta garaikurra. 
  • Hirugarren saria: 150€ eta garaikurra. 
  • Lehen emakumea : 120 eta garaikurra. 
  • Herriko onena: 120€ eta garaikurra. 

 

 

Arloa: