Merkatu eta Merkatu-txikia tasen 2023ko 2. hiruhileko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø  2023ko ekainaren 15etik  2023ko abuztuaren 16ra

 

Lekuak eta medioak: 

Ø  Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2023ko abuztuaren 16an.

Ø  Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

§  Udaletxeko B@Z -Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara;  eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Uztailaren 1etik irailaren 15era, ostera, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 14:30etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela,  legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da. 

§  Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.

§  Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.

§  Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: www.bergara.eus 

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.