Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru dirulaguntza mota emango ditu 2022-2023 ikasturtean edota 2023ko udan euskara ikasteko edota ikasketa osagarriak euskaraz egiteko.

Alde batetik, Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrentzako dirulaguntza kaleratu da. Beste euskaltegi batean edo barnetegian ikasten dutenentzako laguntza da, izan ere Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen baitira.

Bestetik, Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza eskainiko du Udalak.

Bukatzeko, UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako dirulaguntza eskatzeko aukera egongo da.

Epeei dagokienez, 2022-2023 ikasturtean edota 2023ko udan egindako ikastaroetarako dirulaguntzen eskariak 2023ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako udaletxeko Erregistro Orokorrean (BAZ).

Hiru dirulaguntzen inguruko Informazio gehiago Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan (e-posta: euskara@bergara.eus ) edo Bergarako Udalaren webgunean: https://www.bergara.eus/node/1779

Hiru dirulaguntzen arautegiak berraztertzen ari da Udala eta horregatik webgunean daudenak behin-behinekoak dira, baina bien bitartean ere erreferentzia moduan balio dute.