Bergarako Udalak San Martin jaietako sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko aukera eskainiko du irailaren 16an eta 17an, 9:00etatik 10:15era bitartean. Horretarako, dagoeneko izen ematea ireki da www.bergara.eus webgunean, eta, pertsona kopurua handiagoa izanez gero, zozketa egingo da irailaren 13an 12:00etan.

Onuradun bakoitzak beste pertsona bat eraman ahalko du balkoira, eta izena emateko epea irailaren 11n 23:59ean itxiko da. Ondoren onuradunen izen abizenak www.bergara.eus webgunean publikatuko dira.

· Izen ematea: https://www.bergara.eus/eu/node/18520