Udal Euskaltegiak eskaintza anitza eskainiko du datorren ikasturtean, eta dagoeneko matrikulazio epea ireki du. Bertan, besteak beste, maila guztietako (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) euskara ikastaroak eskainiko dira. Horrez gain, alfabetatze ikastaroak, mintza taldeak, autoikaskuntza ikastaroa, AISA ikastaroak edota DBHko ikasleentzako hizkuntza errefortzuak eskainiko dira.

Matrikula epea irailaren 27ra arte izango da zabalik, eta Udalak diru laguntzak eskainiko ditu Bergaran erroldatutako guztientzat. Gainera, Eusko Jaurlaritzak laguntza berezia eskainiko du 2005, 2006 eta 2007an jaiotako C1eko ikasleendako.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bulegoa 08:00eatik 12:30era eta 14:00etatik 18:30era irekita egongo da.