Abenduaren 23an Gabonetako kontzertua ospatuko da udal pilotalekuan 20:30etik aurrera.

Sarrerak abenduaren 13tik aurrera jarriko dira salgai hurrengo lekuetan:

• Seminarixoa aretoko txarteldegian (San Martin plaza): abenduaren 13an eta abenduaren 20an 18:00tik 20:00ra bitartean.
• Online: www.seminarixoa.eus webgunetik (abenduaren 13an 18:30an zabalduko da).

Sarrera: 8€. Pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko.

Kontzertu egunean 19:00etan irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila eta kontzertua hasi baino 10 minutu lehenago itxiko dira ateak. 20:20tik aurrera ez da jendea frontoira sartzen utziko.