Bergarako musika eszena balioan jarri eta ezagutarazteko asmoz, herriko 23 taldek ‘Loratzen’ diskoa grabatu dute azken hilabeteetan Udalaren babesarekin. “Bergarak musikalki daukan aberastasuna islatu nahi izan dugu, eta uste dugu disko bikoitz hau horren adibide dela”, adierazi du Maite Usabiaga zinegotziak astearte arratsaldean Seminarixoan egindako aurkezpenean.

Azken hilabeteetako emaitza erakutsi asmoz, diskoan parte hartu duten bost taldek kontzertua eskainiko dute abenduaren 29an Seminarixoan.

Hauek dira parte hartu duten taldeak:
1. Amustei
2. Arragoa
3. Asanblada autoritarioa
4. Azkaiter Pelox
5. Aztarna uzten
6. Baïkat
7. Bertso eskola
8. Blind09, Steezy
9. DBQ
10. Diablues eta Bluezifer
11. Egino.j
12. Fango
13. Fly shit
14. Golden Blend
15. Harria
16. Hegazkin
17. Josu eta Maita
18. K-Po
19. Ktarsia
20. Lemak
21. Low Cost Deluxe
22. Orhi
23. Ttipika

Bergarako musika taldeak izateaz gain, diskoaren inguruko gainontzeko kontuak ere herrian landu dira:
- Grabazioa Labegaraietan dagoen AURYN estudio profesionalean izan da. Emaitza bikaina lortu du bertako soinu injeniaria den Tristan Iñigezek.
- Portada eta iruditeria Bergarako Amaia Santamariak egin ditu.
- Diska Liburutegian eta Laboratorium museoan salgai egongo da 9 eurotan.