Otsailaren 24ean Bergarako Udalak eta Kukubaso elkarteak bertako zuhaitzen landaketa antolatu dute Itsasmendiko udal lursailetan, eta, helburu horrekin, bergararrak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte. Aurtengo bigarren zuhaitz landaketa izango da, eta, kasu honetan, espezie ezberdinetako 500 zuhaitzetik gora landatuko dira.

Lursaila adin guztietarako egokia da, beraz familia osoak joan ahal direla nabarmendu dute Udaleko ordezkariek. Hitzordua Boluko ziburuetan izango da 10:00etan, eta ondoren 30 minutu inguruko ibilaldia egingo da lursailera arte. Gainera, landaketaren ostean hamaiketakoa eskainiko zaie bertaratutakoei.