Asteleheneko 12:00etatik eta hurrengo 24 orduetan, Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatuko du euri kopuruagatik. Iragarpenen arabera, gainera, Bergaran eta inguruetan 80 litro/orduko bota ditzake datozen orduetan.

Egoera horren aurrean, Bergarako Udalak hainbat neurri hartuko ditu:
• Prebentzio neurriak putzuak sortu ohi diren guneetan arketak eta inguruak garbituz.
• Udaltzaingoaren patruilak etengabe pasako dira puntu horietatik eta behar diren neurriak hartuko dituzte beharren arabera.
• Egoeraren arabera, Udalak erabakiko du erreten bat jartzea edo ez, ala nola udaltzaingoaren zerbitzua gauez ere izatea