Gizarte, kultura eta kirol arloan lan egiten duten asmo irabazirik gabeko elkarte zein eragileentzat diru laguntza deialdi bateratua aurkeztu du aurten ere Bergarako Udalak. Laguntza hauen bitartez, aipatutako arloetan lanean diharduten eragile zein elkarteek urteko finantzaketarako diru sarrera garrantzitsua jaso ahalko dute.

“Deialdi honen helburua elkarte eta eragile ezberdinei araudi bateratua eskaintzea da, tramitazioa erraztuz. Laguntza guztiak batera aurkeztuta, bergararrei lana erraztu nahi diegu, badakigulako elkarte gehienak laguntza hauen zain daudela”, adierazi du Maite Usobiaga zinegotziak.

Hauek dira lagunduko diren lerro estrategikoak:

· Gizarte Zerbitzuak:

· Ingurumena:

· Kirolak:

· Kultura:

Eskaerak Udaleko Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkeztu beharko dira apirilak 15a baino lehenago (azken eguna barne).

Oinarri guztiak hurrengo loturan kontsulta daiteke: https://www.bergara.eus/dirulaguntzak