Erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Bergarako Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera. Tailerrak maiatzaren 14 eta 16an, 16:30 – 18:00 bitartean ospatuko dira Agorrosin gunean, eta bi egunetako saio teoriko eta praktikoak izango dira. 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

Izan ere, erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.

Jorratuko diren gaiak hurrengoak izango dira:

  • Maitzak 14, asteartea:
    • Zahatze-prozesua, osasun-azterketak eta erorikoek berekin dituzten arriskuak- Osakidetzako langileek emango dute.
    • Elikagaien, oinetakoen eta arroparen garrantzia. Etxe barruko ingurune-arriskuak- Osakidetzako langileek emango dute.
    • Ortopedia. Laguntza produktuak, erabilera egokia eta motak (bastoi eta makuluak), ortopedia produktu arruntenak, laguntza euskarriak, etab. Ortopeda bat arituko da.
    • Jardu fisikoa: Osasunerako onurak. Udal-eskaintza. Jarrera-higienea: oreka eta malgutasuna. Udal kirol zerbitzuak emango du.
  • Maiatzak 16, osteguna:
    • Suteak ekiditeko programa, laguntza teknikoak eta eteko laguntza zerbitzua. Udal gizarte zerbitzuak arituko dira.
    • Telelaguntza. Beti-On zerbitzua. Euskadiko telelaguntza zerbitzu publikoko teknikaria arituko da.
    • Ariketa praktikoak nola erori eta erori ondoren nola jaiki ikateko. Osakidetzako fisioterapeuta bat arituko da.
    • Ebaluazioa.

25 pertsonentzara mugatuko da partaide kopurua, eta Izen emateko tokiak hurrengoak izango dira:

  • Agorrosin: 943 777 095
  • Osasun Zentroa (Anbulategia): 943 035 400
  • San Joxepe Elkartea: 943 762 140