Bergarako Udala-k Ar, 2024-09-10 09:38-n bidalia
Bergarako Udalak eta herriko mugimendu feministak ‘Aske Maite Haut’ kanpaina antolatu dute asteburu honetan ospatuko diren San Martin jaietarako. Horrela, irailaren 14 eta 15ean eraso matxisten aurrean arreta eta esku hartzeko gunea eskainiko dute Irizar jauregian (Barrenkalea, 33), eta, horrez gain, 747 448 456 telefono zenbakia ere jarri dute eskuragarri.
Bertan, hasierako arreta emozionala eta laguntza, eskubideei buruzko informazio egokia eta aholkularitza, eta autodefentsa feministari buruzko informazioa eskainiko da.
ARRETA BALIABIDEAK:
Arreta gunea
(Bakarrik San Martinetan eta Pentekosteetan)
Ordutegi mugatua 22:00 - 6:00
747 448 456
Irizar Jauregia (Barrenkalea 33)
Udaltzaingoak
943 77 91 06 edo 092
San Martin Agirre Plaza, 1, 20570 Bergara, Gipuzkoa.
Anbulategia
943 03 54 00
Paseo Boni Laskurain, 11, 20570 Bergara, Gipuzkoa.
Udaleko gizarte zerbitzuak
Astelehenetik ostiralera:
8:30-13:30 // 943 77 91 00