Debagoiena eskualdeko errekak garbi mantentzeko asmoz, herri ezberdinetako herritar, elkarte zein eragile ezberdinek erreka garbitzeko ekimena jarri dute martxan auzolanean.

Bergarari dagokionez, urriaren 19an, 9:30etan, hiru gunetan elkartuko dira taldeak: Labegaraieta kiroldegia, Osintxu eta Seminarioko patioan. Bergararen kasuan, Udalak garbiketarako materiala jarriko du eta antolaketa lanetan lagunduko du. Antolatzaileek bizikletaz hurbiltzeko gonbidapena egiten diete herritarrei.

Izen ematea: urriaren 13a baino lehen egin behar da. Hurrengo bideetatik:
• Agorrosinen: harreran edo telefonoz.
• E-mailez: errekagarbitzeko@gmail.com
• Bergarako web gunean dagoen galdetegia betez.

Erreka hainbat zatitan banatuko da eta talde bakoitzak zati bat garbitzeko ardura izango du. Talde bakoitzeko arduradun bat egongo da. Parte-hartzaileek asegurua izango dute. 14 urtetik beherakoek ere parte har dezakete gurasoen (edo helduen) erantzukizunpean.

Gomendioak Arropa zaharra jantzi. Oinetako egokienak mendiko bota zaharrak edo zapatila zaharrak dira, orkatilak ondo lotuta izan eta bihurrituak saihesteko.

Elkartzeko guneak Elkartzeko hiru gune aurreikusten dira. San Antoniotik Epelera bitarteko tartea garbitu behar dutenak Labegaraietako kiroldegian (bizikletak ekarri tramoetara joateko) elkartuko dira. Erdigunea, Poligonoa eta Mekolalderainokoak (bizikletak ekarri), Seminarioko patioan. Osintxu ingurukuak, Osintxun bertan.

Izena emateko lotura formulario hau da: https://labur.eus/errekakbizi