Itsasotik platerera: XXVI. bakailao lehiaketa.
- DATA: ekainaren 7an
- ORDUA: 11:00etan
- LEKUA: S. Martin plazan
- PARTE HARTZEKO: bikoteka (12 bikote gehienez)
- ADINA: helduak
- IZENA EMATEKO EPEA: maiatzaren 22tik ekainaren 1era arte
- KAZUELAK ETA DIETA JASOTZEKO: ekainaren 3tik – 5era
- INFO GEHIAGO: ikusi oinarriak
PLAZA MUGATUAK (onarpena emandako ordenaren arabera izango da)
2025eko Pentekosteetako Bakailao Lehiaketako oinarriak:
- Bakailao lehiaketa ekainaren 7an (larunbata) egingo da San Martin plazako arkupetan.
- Bergarako gastronomia zaleek hartu ahal izango dute parte. Talde bakoitza bi (2) pertsonez osatuta egongo da. Gehienez 12 bikotek parte hartu ahal izango dute. Animatu nahi ditugu batez ere emakumeak lehiaketan parte hartzera, emakumeen presentzia areagotzeko.
- Apuntatzeko azken eguna: ekainaren 1ean. Plazak agortu arte (ez da zozketarik egingo).
- Lehiaketako parte-hartzaileek ekainaren 3tik 5era hartu beharko dituzte lurrezko kazuelak eta dieta, Udaleko Kultura Zerbitzuan (Laboratorium museoan, Errekalde jauregian, 09:00etatik 15:00etara).
- Lehiaketan izena eman eta parte hartuko duen bikote bakoitzari Bergarako Udalak 110 euroko dieta emango die, udal bonuetan. Dieta horrekin bakailaoa eta berau prestatzeko behar dituzten osagarri guztiak erosiko dituzte lehiaketako parte-hartzaileek.
- Lehiaketako parte-hartzaileak beranduenera 11:00etan agertu beharko dira San Martin plazara.
- Bakailaoa 12:45ean entregatu beharko dute parte hartzaileek.
- Epaimahaiko kideak Bergarako Udalak izendatuko ditu, eta beraien erabakia apelaezina izango da.
- Sari banaketa 13:30ean izango da San Martin plazan.
Datu pertsonalak Bergarako Udalaren ardurapean tratatuko dira, izen-ematea izapidetu ahal izateko. Indarrean dagoen araudiak aitortutako eskubideak erabili ahal izango dira helbide honetara zuzenduta: San Martin Agirre plaza 1,20570 Bergara.Informazio osagarria eskuragarri dago Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroan (www.bergara.eus/RAT). Tratamendua: 2205.