Bergarako Udalak, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauan aurreikusitakoaren arabera Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du,  Ordenantza honi jarraiki, portzentaje laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
Onartutako ordenantza fiskalen aldaketa 2023rako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022-12-23an. Ikus hemen
2023ko ekitalditik zergari aplikatu beharreko koefizienteak zehazten dira Alkateak 2023-04-25ean emandako dekretuan.