Norbere burua "Nola zaindu" ikastaroak 4 eguneko iraupena izango du eta doan eskeiniko da.

Izena emateko epea azaroaren 28a arte dago irekita.

Bergarako Ongizate Zerbitzuak ikastaroa antolatu du mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzenduta Emozioen Kudeaketa lantzeko.

Ikastaroa bi ordu eta erdiko 4 saiotan banatuko da, abenduaren 2,4,9 eta 11n burutuko direnak Bergarako Gizarte Etxeko (Jubilatueneko) gela polibalentean.

Ikastaroan parte hartzeko 20 bat plaza izango dira eta parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea Bergarako Udaleko Gizarte Zerbizura deituta (943 77 91 65) edo ongizatea@bergara.eus helbidera idatzita.

Ikastaro hau, SENDIAN programaren baitan antolatua da. Sendian programa mendekotasuna daukaten pertsonen zaintzaileei zuzendutako programa da.

Ikastaroaren xehetasunak

  • Ikastaroa: Mendekotasuna duen pertsona baten zaintzaileek norbere burua Nola zaindu .
  • Datak: 2013ko abenduaren 22, 24, 29 eta 31n.
  • Ordutegia: 14.30 – 17.00.
  • Hizlaria: Karmele Gurrutxaga.
  • Saio kopurua: 4 saio (2 ordu eta erdiko iraupenarekin).
  • Lekua: Gizarte Etxean (Jubilatuetan), gela polibalentean.
  • Norentzako da: Adineko pertsona baten zaintzaile familiarrak, seme-alabak / senar-emazteak.
  • Plaza kopurua:15-20 pertsona.
  • Kostua: doan.
  • Izena emateko: Bergarako Udaleko Gizarte Zerbizura deituta (943 77 91 65) edo ongizatea@bergara.eus
  • Izena ametako azken eguna: azaroak 28.

Programa osoa

Lehen SAIOA: Zaintzearen zeregina

  • Zer da zaintzea?
  • Nork zaintzen du?
  • Zaintzaren ondorioak
  • Zaintzaren arrisku eta Alberdi positiboak

Bigarren SAIOA: Zaintzaren antolaketa

  • Zaintzaren mugak
  • Adaptazio faseak
  • Zereginen banaketa
  • Korresponsabilitatea

Hirugarren SAIOA: "Norbere osasuna zaintzen (I): Osasun fisikoa"

  • Elikadura orekatuaren garrantzia
  • Jarduera fisikoa
  • Deskantsu eta lo egitearen beharra
  • Sendagaien kontsumoa

Laugarren SAIOA: Norbere Osasuna zaintzen (II):Buruko osasuna, emozionala eta soziala

  • Pentsamendu negatiboen kontrola
  • Antsietatea eta isolamendua
  • Oreka emozionala eta harreman sozialak

Banakako arreta plana

  • Zaintzeko zaintzen
  • Norbere burua zaintzeko estrategiak
  • Norbere burua zaintzeko plan baten egikaritzea