Taldean parte hartzeak aukera eskain lezake antzeko egoera duten pertsonek elkar ezagutzeko, elkarri laguntza eskaintzeko zein esperientziak eta aholkuak elkarrekin partekatzeko.

Mendekotasun egoeraren bat duten pertsonen zaintzaileek bizi ohi duten egoera berezia eta gogorra delako, pertsona talde honi zuzendutako hainbat ikastaro eta jardunaldi burutzen ditu Bergarako Udalak Sendian programaren baitan.

Orain, Udaleko Ongizate Zerbitzuak AUTOLAGUNTZAKO talde bat antolatzeko proposamena egin nahi die pertsona hauei. Autolaguntza talde honen bitartez, euren kargura pertsona ezinduak dituzten pertsonek elkar ezagutzeko, elkarri laguntza eskaintzeko zein elkarrekin esperientziak eta aholkuak partekatzeko aukera izatea sustatu nahi da; baita egoera berean edo antzekoan dauden pertsonen artean babestuago sentitzea ere.

Autolaguntza taldearen partaide izan nahi duenak eskaera orri hau (word fitxategia) bete behar du eta emailez ongizatea@bergara.eus helbidera bidali edo paperean Bergarako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetara ekarri.

Printzipioz, taldea 15 egunean behin elkartzea proposatzen da, gidari batek bideratuko du jarduna eta taldean erabakitako gai desberdinak jorratuko dira. Elkartzeko eguna eta ordua parte hartzaile guztiekin adostuko dira.