Pentekoste jaiak, San Martzial eta beste jai ugari datozkigu hurrengo hilabeteetan, guztiekin ere ederto gozatzeko.

Pentekoste jaietan Udalak txosna jarriko du San Martin Agirre plazan eta Bergarako edozein elkarte, entitate edo taldek ustiatu ahal izango du. Horretarako maiatzaren 23a baino lehen eskaria aurkeztu beharko du udaletxean. Eskaeren arteko zozketa maiatzaren 23an bertan egingo da Udaleko Idazkaritzan.

Txosnan jende aurrean lana egin behar dutenek euskaraz hitz egiten jakin beharko dute eta kartel eta eman beharreko informazioa euskara hutsean edo elebitan egin beharko da.

Pentekoste jaietako txosnaren adjudikazioa arautzeko plegua eskura.

San Martzial egunean, uztailak 6, ere kantina ireki eta txosna jarriko da. Horiek ustiatzeko interesa duten taldeek ekainaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dute dagokion eskaera. Eta hemen ere, ekainaren 9an bertan egingo da eskaeren arteko zozketa.

San Martzial egunean ere jende aurrean egongo direnek euskeraz hitz egiten jakin beharko dute eta informazio guztia euskara hutsean edo elebitan emango da.

San Martzialgo kanpako kantina eta txosnaren esplotazioa arautko duten baldintzak eskura.

 

Arloa: