Ekainaren 24an egin zen lehenengo haurren merendola Oxirondo azokan.
Parte hartu zutenek primeran baloratu zuten tokia eta merendola bertan ospatzeko aukera: lekua, parkea ondoan, azken orduko erosketatxo bat egiteko dendak bertan...
Gogoratu edozein bergararrek eskaera egin dezakeela Kultur Etxean. Udalak materiala utziko du (mahaiak, platerak, edalontziak, mantela...).
Baldintza bakarra azoka bera eta materiala zaindue ta garbitzea dira.
50€-ko fidantza ordaindu behar da, eta materiala garbi itzultzerakoan 50€-ak itzuliko dira.
Haurraren urtebetetzea non ospatu ez badaukazu, hemen duzu aukera!
 
Informazioa: