Ikasturte berri honetan ere, familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua eskainiko du Udalak.  Zerbitzua, 0 eta 19 urte arteko seme-alabak dituzten herriko familiei zuzenduta dago. Bertan, seme-alaben hazkunde eta hezkuntzaren inguruko informazioa, orientabidea eta aholkularitza eskaintzen da.  Dohaineko zerbitzu  pertsonalizatu eta konfidentziala da.

Zerbitzuak seme-alaben hazkunde eta heziketari buruzko edozein galderari emango dio erantzuna, erabiltzeko hiru bide daude:

  •         Telefonoz. Ostegunetan,11:00tatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara 944.051.549 telefonora deituaz
  •         Posta elektronikoz. Bergarako Udaleko webean esteka honetan dagoen  Familientzako Formularioan kontsulta eginez. Kontsulta             hartu izanaren eta berandu gabe erantzungo dutenaren adierazpena jasoko du familiak.
  •         Posta arruntaz. Galdera idatzi eta honako helbidera bidaliaz:  Etxadi.  Máximo Aguirre kalea, 18 (Bis) 5. solairua, 10. departamentua.        48011 Bilbao

Kasu guztietan, berandu gabe erantzuna idatziz jasoko dute interesatuek, kasu bakoitzarentzako orientazio zehatzekin, programa zehatzen bidez, baita bibliografia edo beharren araberako orientazioen bidez ere.

Familientzako laguntza zerbitzua, prebentziorako eta heziketarako instrumentua da. Hori dela eta, zerbitzuaren xedea da haurtzaroan eta nerabezaroan garapen pertsonal osasuntsua lortzen laguntzea, baita elkarbizitza baketsuaren alde nahiz oinarrizko giza eskubideekiko errespetuaren alde hezten laguntzea ere.  

Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak, Etxadi taldearen bidez eta Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatearen laguntzarekin, eskaintzen duen zerbitzua da.

Informazio gehiagorako Udal Prebentzio Zerbitzuak duen honako telefono zenbakira deitu dezakezue: 943.779.126 .