Azaroaren 17an hasitar IKT Astea ospatuko da Bergaran eta Antzuolan, hiru ikastaro mota izango dira, enpresei, merkatarie eta pertsona orori zuzenduak. Guztiak doan dira, nahikoa da izena emateaz.

Enpresei zuzendutako ikastaroak 5 izango dira guztira, goizeko 9:00etatik 13:00ra emango dira, independienteak dira eta baterako ala guztietarako izena eman daiteke, lehenengo ikastaroa 17 an izango da “Zaintza Teknologikoa eta lehiakorra eta merkatuaren joerak” gaiaren inguruan.

Hurrengo egunean 18an “Mugikortasuna, gailu mugikorrak, lainoko tresnak, telelana”; 19an “Nola hobetu produktibitate prefesionala laino tresnen bitartez” (Antzuolan) ; 20an “Baliabide gutxi duten mikroenpresak” eta 21ean “Webgunea hobetzea” gaiak landuko dira.

Merkatariei zuzendutakoa tailer gisa dago planteatuta, 17tik 21era 5 egunetan egunero, arratsaldeko 14:00tik  16:00ra, tailerrean jorratuko den gaia “Learn by doing: Internet gure dendak sustatzeko tresna”,  interneteko presentzia hobetuz tresna hau nola erabili erakutsiko da.

Pertsona orori zuzendutako ikastaroak hauek dira, 17an “Nola aprobetxatu sarea kolektiboak antolatzeko, 18an “Finantzatzeko metodo alternatiboak, esaterako crowfounding”, 19an “Nola erosi interneten eta lasai geratu”, 20an (Antzuolan)  “Tresna hezitzaileak gure seme-alabentzak”, guztiak 18:00tatik 20:00ra.

Bergarako ikastaroak Irizar jauregian izango dira eta Antzuolakoak Torresoron. Izena emateko deitu  943 779 124 telefonora edo idatzi mjunamuno@bergara.eus helbide elektronikora.

Ikastaroak hasi aurretik larunbatean, 15ean “3D tailerra, hitzaldia eta erakusketa” izango da Irala kalean (eguraldi txarrakin Udal arkupean) 11:30etan hasita, eta polikiroldegikoek spinning saioak on-line egiteko aukera izango dute.

Programa osoa sakonago ikusteko sakatu hemen