Bergarako Hirigune Historikoan kokatuta eta erdi aroko diseinua duen zonalde honetan irisgarritasuna hobetzeko, Bergarako Udalak urbanizazio proiektu bat diseinatu du. Proiektu honen aurrekontua 110.000 eurokoa da eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza jasotzea aurreikusten da.

Aktuazio honetan azaleko lana buruko da, nagusiki. Orain arteko azpiegiturak mantendu egingo dira baina euri uren kanalizazioa eta kable elektrikoak sartzeko instalazioa egingo dira.

Proiektuaren arabera, bai oinezkoentzako espaloia eta baita autoentzako errepidea ere maila berean egongo dira. Espaloia zementuzkoa izango da eta errepidea asfaltozkoa. Biak kolore ezberdinetan inprimitutako moldezko kapa bat izango dute.

Urbanizazio proiektu honetan, guztira, 757m² eraberrituko dira. Orain arte, oinezkoentzako 214 m² zeuden eta proiektua gauzatutakoan 353m² izango dira. Autoentzako espazioa, aldiz, 543m²-koa da eta obra amaitutakoan 405m²-ra murriztuko da.

Hirigintzako Plan Orokorrean aipatzen den bezalaxe, helburua Hirigune Historikotik igarotzen den trafikoa zerbitzu eta sarbideetara mugatzea da eta oinezkoek lehentasuna izatea.

Behin obra hasterakoan, 3 hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da. Ikus planoa.

 

Arloa: