2015eko Aratusteetako egitaraua ekintzaz beterik dator eta ez da aspertzeko astirik izango.

Aurtengo berrikuntza aipagarriena aratusteetako martitzeneko Herri Batukada izango da, herriko elkarte eta eragile ezberdinak Udalarekin elkarlanean prestatutako ekimena. Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak Kabaret ikuskizuna eskainiko dute ostiralean 22:30ean Udal Pilotalekuan. Eta, etxeko txikienentzat, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen “Txo Mikmak txikia” emanaldia izango da  larunbatean 15:30ean nahiz 18:00ean.

Horretaz guztiaz gain, torradak eta pellak egiteko ikastaroa Gure Ametsa elkartean, Sorgin dantza Xamatz  taldearen eskutik, larunbateko mozorro bazkaria edo Bergarako Erraldoi, Kiliki eta Buruhandien Kalejiraz gozatzeko aukera izango da aurtengo Aratusteetan.

2015 eko Aratusteetako egitaraua ikusteko egin klik hemen.

Sarrerak erosteko egin klik hemen.

Aratusteetako ekitaldietarako aldez aurretikako sarreren salmenta

Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfokikoaren kontzerturako sarrerak:

Pilotalekuko aulkien lerro bikoitietarako sarrerak: www.bergara.eus helbidean otsailak 4ean goizeko 10:00etan hasita, otsailaren 11ko 21:00ak arte.

Pilotalekuko aulkien lerro bakoitietarako sarrerak: Bergarako kultur etxean otsailaren 4ean hasita, 17:30etatik 20:30ak arte.

Internetako salmentak ez dio kultura etxeko salmentari eragingo.

Gehienera pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.

Kontzertu egunean: pilotalekuko leihatilan 21:30ean (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, kontzertuko egunean ez da leihatilarik irekiko).

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen “Txo Mikmak txikia” emanaldirako sarrerak:

Pilotalekuko aulkien lerro bikoitietarako sarrerak: www.bergara.eus helbidean otsailak 4ean goizeko 10:00etan hasita, otsailaren 12ko 21:00ak arte.

Pilotalekuko aulkien lerro bakoitietarako sarrerak: Bergarako kultur etxean otsailaren 4ean hasita, 17:30etatik 20:30ak arte.

Internetako salmentak ez dio kultura etxeko salmentari eragingo.

Gehienera pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.

Emanaldiaren egunean: pilotalekuko leihatila 14:30ean zabalduko da bi saioetako sarreren salmentarako (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldiko egunean ez da leihatilarik irekiko).

Mozorro Bazkarirako sarrerak:

BAzkaria Azanzadi Ikastolako gimnasioan egingo da. Sarrerak salgai Sirimiri eta Bule tabernetan eta kultur etxean otsailak 10 arte.

Prezioa: 16€

Arloa: