Gaur bertan zabalduko da Oxirondo Azokan Ludoteka zerbitzua. Orain arte Agorrosinen egon da eta gaurtik aurrera Oxirondoko goiko pisuan kokatuko da.

Funtzionamendua

Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara eta 4-12 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta. Horrela, parte hartzaileei aisialdi euskaldun eta hezitzailea eskaintzen zaie ondo pasatzeko, lagun berriak egiteko, eskola ezberdinetako neska mutilak beraien artean ezagutzeko, e.a., hau guztia, Jardun Euskara Elkarteko begiraleek gidatuta.

Hileko kuota 20 eurokoa da (ekainak 19ra arte), 2. seme-alabentzako 18 eurokoa eta 3 seme-alabentzako doan da.

Apirilean ate irekiak

4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak apirilean zehar Ludotekako zerbitzua probatzeko aukera izango dute, gustoko duten ala ez jakiteko. Behin dinamika ezagututa eta gustoko badute, izena emateko aukera izango dute Oxirondon bertan.